Bizisortu

Bizitza sormen prozesu bilakatu : hasi hemendik

Bizisortu

Bizisortu bizitza sormen gaitasunarekin eraikitzera eta bizitzera gonbidatzen zaituen ekintza da. Hemen, zu zara protagonista—zure bidea eraiki dezakeen pertsona bakarra.Orain arte bizitakoa zure bizipen bakarra izan da—gogoratzen? Inoiz izan al duzu aukera zure iraganaz hausnartzeko? Zure orainera ekarri zaituzten piezak lotu eta ulertzeko? Bizitza ez da zuregan gertatzen den zerbait; zuk zeuk sortzen duzun zerbait da, zuregan gertatzen den horrekin. Galdera da: prest al zaude pauso bat aurrera eraman eta bidai pertsonal eta polit bati haisera emateko?

Behar duzuna, zure eskuetan

Bizisortu proiektuak bi produktu nagusi eskaintzen dizkizu, zure bidea argitu eta sakonago aztertzeko

1.E-book a

"Zure Bizi Bidaiaren Gidaliburua"

Zure bidea argitzen eta aberasten lagunduko dizun tresna da hau. Gidaliburu honen bidez:

1.Ikuspuntu berriak deskubrituko dituzu.
2.Elementu berriak gehituko dizkiozu zure bizi-ibilbideari.
3.Zure pentsamendu eta bizipenak modu sortzaile eta lasai batean esploratuko dituzu.

Nola erabili?Etxean inprimatu edo inprimatoki batean eskuratu:Gidaliburu hau paperean edukitzeak esperientzia hurbilago eta pertsonalago bat eskainiko dizu.
Gidaliburuan aurkituko dituzun "ariketa" ezberdinak zure erritmoan egiteko pentsatuta daude. Ez da dena egun batean amaitzeko; esperientziaz gozatu.

Gogoan izan:Zu zara benetako tresna, eta e-book hau zure laguntzaile bat besterik ez da. Zure pentsamendu, sentsazio eta bizipenak dira bidea argituko dutenak.

Edukia eta ariketak:

1.Hausnartu:
Zure bizitzako mugarri garrantzitsuak.
2.Marraztu: Zure bidea, zure bizilekuak eta zure helburuak.
3.Idatzi: Gogoetak, oroitzapenak eta bizipenak.

SORTU

Barne-bidaia hasteko prest al zaude?

2.Baliabideak, zuen gomendio.

"Baliabideak" atalean zure garapenerako inspirazio eta ezagutzak eskaintzen dituzten liburuak, bideoak eta bestelako materialak aurkituko dituzu.
💡 Sartu eta deskubritu zure bizitza eta proiektuak aberasteko tresna baliotsuak!

👉 Ideiak edo gomendioak badituzu, gure emailera bidali beldurrik gabe: bizisortuz@gmail.com . Zure ekarpenak gustura jasoko ditugu!

Proiektuari Buruz

Bizisortu-ren Jaiotza: Herri Osasunaren Ideiatik Sortua

Bizisortu proiektua "Herri Osasuna" izeneko proiektu batetik jaio zen, Arrasateko (Gipuzkoa) herrian egindako analisi espazial sakon batetik abiatuta. Proiektu honek herriaren osasunaren kontzeptu interesgarri eta ia ezezagunak aztertzea zuen helburu, ikuspegi berritzaile batetik.

Ideia Gakoa: Gorputzaren eta Herriaren Lotura

Gizakiaren oinarrizko bizilekuak bi dimentsiotan ulertu daitezke

1.Gorputz fisikoa: bizitzaren lehen mailako etxea
2..Mundu mentala: barneko espazio pertsonala.Herri mailako analisiak hauxe galdetzera eraman gintuen:

"Herria gizakien gorputz komunitarioa izango balitz, nola neurtu honen osasuna?"

Metodologia eta Ikaskuntzak
Proiektuan zehar, hainbat parametro aztertu genituen, besteak beste:
Etxeak eta auzoak, azpiegiturak eta espazio publikoak eta herritarrek haien ingurunearekin duten harremana.Horrez gain, herritarrekin zuzenean hitz egin genuen, haien esperientzia eta ikuspegiak jasoz.

Emaitza gisa, ikaskuntza baliotsuak eta ondorio esanguratsuak lortu genituen.( Informazio gehiago nahi baduzu, sakondu gure e-bookean)

Zure Galderak, Gure Erantzunak

Zalantzak dituzu? Laguntza behar duzu? Edo zure pentsamenduak edo beldurrak partekatu nahi dituzu? Zurekin egoteko prest gaude!👉 Egin zure kontsulta pertsonala honako gaietan:💡 Zure proiektu edo ibilbideari buruzko galderak.🤔 Zure kezkak edo beldurrak aztertzeko laguntza.🛠️ Aholkuak edo orientazioa jasotzeko.📧 Idatz iezaguzu gure emailera: . Zure mezua errespetuz eta arretaz irakurriko dugu. Gogoratu: Zure ahotsa entzutea gustuko dugu, eta elkarrekin hazten lagundu nahi dizugu!